Skip to main content

Iraia Oiarzabal, Garako kazetaria: “Alderdi jeltzaleak azken legegintzaldian izandako ibilbideari nolabaiteko zigorra jarri diote”

Politika

EH Bilduk aurrea hartu dio EAJri Gipuzkoan. Maddalen Iriartek irabazi ditu bozkak, 22 eserleku eskuratuta Batzar Nagusietan, 2019an baino bost batzarkide gehiago. Ezker abertzaleko koalizioak botoen % 36,64 eskuratu ditu; horrenbestez, hobetu egin ditu 2011ko datuak.Bigarren lekuan, botoen % 32,64rekin, EAJ geratu da. Eider Mendoza jeltzalearen hautagaitzak 17 eserleku eskuratu ditu, orain lau urte baino hiru gutxiago. Gipuzkoako eta Donostiako analisia Iraia Oiarzabal Garako kazetariak egin digu.