Skip to main content

Iratxe Sorzabal: 'Torturapean, nire burua errunduntzat jotzera behartu ninduten'

Politika

Iratxe Sorzabalek, gaur Auzitegi Nazionalean hasi den epaiketan, 2001eko martxoan Guardia Zibilak atxilotu eta inkomunikatu ostean jasandako torturen berri eman du. "Autoinkulpatu egin nintzen eta beste batzuk erruztatu nituen. Guardia Zibilak torturatu egin ninduen eta deklarazio horiek egitera behartu ninduen. Akusazio horiek guztiak faltsuak dira", azpimarratu du. Epaiketak bihar izango du jarraipena.