Skip to main content

Iratxe Sorzabali ezarritako zigorra berretsi du Gorenak

Politika

Auzitegi Gorenak 24 urte eta erdiko kartzela-zigorra berretsi dio Iratxe Sorzabali. Ez ditu sinesgarritzat jo 2001ean Guardia Zibilak atxilotu eta bost egunez inkomunikatuta izan ostean Sorzabalek egindako tortura salaketak.

2022an Auzitegi Nazionalen epaitua izan zen irundarra, presoak Guardia Zibilaren tortura latzak salatu zituen, eta sufritutako tratu txarren ondorioz autoinkulpatzea deliberatu zuela argudiatu zuen.

Abokatuek helegitea aurkeztu zuten Espainiako Auzitegi Gorenean, baina ostegun honetan jakitera eman dute, ez dela nahikoa torturak gobernuz kanpoko erakunde baten aurrean salatzea, eta horrek ez duela “egiaztatzen” pairatu dituenik, Gorenaren arabera.