Skip to main content

Iturramak eraso faxisten aurkako manifestazioa deitu du ostiral honetan

Politika

Ezpala Tabernak jasandako erasoaren harira, ostiral arratsaldean, 18:30tan manifestazio deialdia luzatu du auzokide batzarrak. Tabernaren aurkako kasu isolatua ez dela salatu dute, izan ere, azken urteetan Ezpala taberna jazarpen faxisten jo puntua izan da behin baino gehiagotan.