Skip to main content

Izadi gurasoengandik banandu ez dadin konponbideak eskatu dituzte Burlatan

Politika

Izadi txikia Maria Lizarraga amarengandik eta Iñigo Gutierrez aitarengandik ez banatzeko irtenbideak aldarrikatzeko kalejira eta ekitaldi bat antolatu dute Burlatan. Gaur egun, Izadi bere gurasoekin bizi da Aranjuezko espetxean, baina urtarrilean hiru urte betetzen dituenean kalera aterako dute bere gurasoak preso jarraitzen duten bitartean.