Skip to main content

Jakes Esnal Lannemezaneko espetxetik atera da, 32 urte eta erdi preso izan eta gero

Politika

Jakes Esnal libre utzi dute Lannemezaneko espetxetik, 32 urtez preso izan eta gero. Baldintza zorrotzekin geldituko da aske, izan ere, eskumuturreko elektronikoa eraman beharko du, etxean zigorra betetzen jarraitzeko.

Etxeratek azaldu duenez, dena ongi baldin badoa, baldintzapean aske geratuko da hemendik urte batera. Fiskaltzak haren aurka jokatu izan ez balu, 2020ko maiatzetik egon beharko luke libre.