Skip to main content

Egiari Zor elkarteak torturaren biktimak aitortzeko eskatuko du Joxe Arregiren heriotzaren 40. urteurrenean

Politika

Otsailaren 13an 40 urte beteko dira Joxe Arregi torturatu eta hil zutenetik. Hori dela eta, torturaren biktimak aitortzeko eskatuko du Egiari Zor Fundazioak egun horretan egingo dituen ekitaldian. Joxe Arregiren heriotzaren 40. urteurrenean, Egiari Zor elkarteak bi oroitzapen-ekitaldi egingo ditu Zizurkilen zein Bilbon, eta torturaren biktima guztien aitortza eta erreparazioa eskatzeko, eta erakundeei torturaren "dimentsio osoa" aztertzen jarraitzeko deia egingo die.