
Jurramendi 76ko gertakizunen inguruko lan saioa Nafarroako Parlamentuan
Alderdi Karlistak jaso zuen dokumentazioak agerian utzi Jurramendin gertatutakoa Estatuaren Plana izan zela. Izan ere, Fraga, Erregea eta hiru ministerio inplikatzen ditu zuzenean eta karlisten fakzioen arteko liskarra izan zenik ukatzen dute. Nafarroako Parlamentuan Legebiltzarreko talde guztiei egindako proposamen bat aurkeztu dute, non 11 neurri eskatzen dizkieten. Esate baterako, Bake eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak Nafarroan eskuin muturrak egindako atentatuei buruzko txostena eguneratzea, karlismoak Trantsizio garai hartan bizi zuen egoera testuinguruan kokatzeko eta eskuin muturreko karlismoa zegoela gezurtatzeko.