Image

Kalean da Ernairen aurtengo Gazte Topagunerako egindako kantua, 'Orainari'

Larunbatean aurkeztu zuten abestia Elorrion. Josune Arakistainek “Süne” eta Moonshine Wagonek sortu dute abestia, Leire Vargasen hitzekin. Apirilaren 6tik 9ra bitartean egingo dute Gazte Topagunea Elorrion. Hitzaldiak eta kontzertuak antolatu ditzute Ernairen 10. urteurrenean. Jorratuko dituzten gaien artean daude gazte belaunaldiaren erronkak, ekologismoa, hezkuntza eta antifaxismoa, migrazioa, komunikazio politikoa, lodifobia edota euskal kultura.

Kontzertuak ere izango dira, Kilimak, Zetak, Merina Gris, Iheskide, Su ta Gar, Los Chikos del Maiz eta Dupla taldeenak, beste askoren artean, eta Süne bera ere arituko da.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image