Karmele Aierberi azken agurra eman diote Ataunen

Ehunka lagun hurbildu dira Ataungo San Gregorio auzoko pilotalekura Karmele Aierberi azken agurra emateko. “Eskerrik asko herriari emandakoagatik”, herriari emandakoa itzuli dio herriak Aierberi. Bere leialtasuna, eskuzabaltasuna konpromisoa eta euskararen alde egindako lan guztia eskertu eta ibilbide politikoan emandako urratsak ekarri diztute gogora. Omenaldian hitza hartu dute besteak beste, Joseba Alvarez, Martin Aramendi, Arnaldo Otegi edota Juan Karlos Ioldi.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image