
Kataluniako bederatzi buruzagi independentisten indultuak onartu ditu Espainiako Gobernuak
Espainiako Ministro Kontseiluak espetxean daude Kataluniako bederatzi buruzagi independentisten indultuak onartu ditu. Pedro Sanchez presidenteak atzo iragarri zuen, eta elkarrizketa sustatzeko lehen pausua dela nabarmendu zuen. Hala ere, neurriak hautsak harrotu ditu. Independentismoak ohartarazi du errepresioarekin bukatzeko bide bakarra amnistia eta autodeterminazioa dela. Espainiako eskuineko alderdiek, aldiz, ahultasuna erakustea leporatu diote Sanchezi.
Martin Aranburu analista politikoarekin aztertu ditugu indultuak: "Indultuarekin zigorra barkatzen da, baina ez delitua".