Skip to main content

Lander Garcia, Martxoak 3 elkartea: “Norabide aldaketa bat lortu dugu erakundeen partetik”

Politika

Martxoak 3 elkarteak Memoriagunea abiatzeko prozesua abiatu du eta behin betiko onespena eman dio erakundeen proposamenari. Beraz, 2021eko hitzarmena errespetatuko dute, fundazioaren estatutuen helburuak zuzenduko dituzte, eta biktima bat egongo da lehendakariordetza postuan. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak eta Arabako Foru Aldundiak onartu dute fundazioko kide izatea; baita haren estatutuak onartu ere. Gasteizko Udalak, berriz, ostiralean egingo du Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroaren Fundazioaren estatutuak onartzeko bozketa.