Skip to main content

Troitiño azkena izan dadin, larriki gaixo dauden presoak kalera ateratzeko exijitu dute Sarek eta Etxeratek

Politika

Antton Troitiño Donostiako euskal preso ohiaren heriotzaren aurrean, Etxeratek eta Sarek agerraldia egin dute Donostian. Antton Troitiñoren heriotza azkena izan dadin larriki gaixo dauden presoak lehenbailehen kalean izan behar direla exijitu dute. “Onartezina eta ankerra da presoaren osasun kritikoa espetxean egotea atzeratzen duen labirinto juridikoaren aurretik ez jartzea” azpimarratu du Xochitl Karasatorre Sareko eta Etxerat-eko bozeramaileak.