Skip to main content

Larunbatean 40 urte bete ziren Joxe Arregi torturatu eta hil zutenetik

Politika

40 urte bete dira Joxe Arregiren heriotzetik. Ez zen torturatuta hil zen bakarra izan. Egiari Zor Fundazioak Zizurkilen eta Bilbon bi oroitzapen-ekitaldi egin zituen asteburuan torturaren biktima guztien aitortza eta erreparazioa eskatzeko, eta erakundeei dimentsio osoan aztertzeko deia egin ziten. Hain justu, Torturaren aurkako egunean, Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jenerala hil zen, 82 urte bete berri zituela.