Skip to main content

Martxoak 3 elkarteak ospatu du erakundeek emandako pausoa Memoria Gunea sortzeko

Politika

Martxoak 3 elkarteak oniritzia eman zion erakundeek urtarrilaren 26an bidalitako azken proposamenari eta Memoria Gara plataformak bat egin zuen erabakiarekin. Aste honetan, Jaurlaritzak eta Arabako Foru aldundiak parte hartzea onartu dute eta estatutuak sinatu dituzte. Martxoaren 3an Gasteizko Udalak sinatuko ditu. Gauzak horrela, Memoria Gunea nola izango den eta zer eskainiko duen erabaki behar dute hurrengo hilabeteotan.