Mertxe Aizpurua: 'CNIren buruaren dimisioarekin ez da ezer argituko, gardentasuna behar da'

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Madrilgo Kongresuan duen bozeramalea izan dugu Hamaika Telebistan, Pegasus auziari heltzeko.

Izan ere, PSOEk atzera bota du ikerketa batzordea eratzeko aukera eskuinaren eta ultraeskuinaren botoekin batera. "Lausotu eta estali egin nahi dute gertatzen ari dena" uste du Aizpuruak. Adierazi dueenz, Gobernuak "gardentasunaz gero eta gehiago hitz egin hainbat galdera gehiago sortzen" dira. EH Bilduko bozeramaleak gaineratu du "arduragabakeria itzela" dela, gobernuaren irudiaren aldetik begiratuta ere.

Aizpuruak uste du "adierazgarria" dela Europako Parlamentuan Pegasusen inguruko ikerketa batzordea martxan jartzen den bitartean, PSOEk batzorde horri atea itxi izana. Sakoneko ikerketa bat eskatzen jarraituko dutela azaldu du, "dimisioak eta neurriak hartu behar dira, baina lehenik zer gertatu den jakin behar da".

Hori horrela, "eskuinaren presioen menpe" ez egoteko eskatu dio Aizpuruak PSOEri. Agintaldia kolokan dagoen galdetuta, Aizpuruak uste du PSOE Gobernuan mantentzeko bide bakarra duela; "orain sostengua ematen diogun indar subiranistekin akordioak egitea".
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image