Skip to main content

Mikel Otero, EH Bildu: ‘Trantsizio energetikoaren planifikazioa enpresa handien esku egon da’

Politika

Norvegiako Statkraft enpresa publikoak lehen urratsak egin ditu Euskal Herrian bi parke eoliko eraikitzeko, eta horrek eztabaida politikoa hauspotu du. Statkraftek bide bat irekita uzten du enpresek, erakunde publikoek eta herritarrek proiektuaren garapenean parte hartzeko. Mikel Otero EH Bilduren legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu trantsizio energetikoaren inguruan eta proposamen honek dakartzan aukerez.