Skip to main content

Mikel San Argimiro espetxera bueltatu da, Espainiako Auzitegi Nazionalak bere hirugarren gradua baliogabetu ostean

Politika

Mikel San Argimiro Martuteneko espetxera bueltatu da, Espainiako Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua baliogabetu ostean. Hogei urte eta erdi daramatza espetxean. 2021eko hasieran, bere kondenaren hiru laurdenak bete zituen. Momentu honetan fiskaltzak beste zortzi presoen hirugarren graduen aurkako errekurtsoak bere horretan mantentzen ditu eta AN-k erabakiko du helegiteak onartzen dituen ala ez.

'Etxerako bidean, oztoporik ez' lelopean Sarek manifestazioa deitu du Donostian, 19:00etan.