Skip to main content

Mikel Zabalza gogoratu dute bere hilketaren 37. urteurrenean

Politika

Duela 37 urte, Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu, Intxaurrondoko kuartelera eraman eta hil arte torturatu zuen. Urtero legez, Orbaitzetako Arma Olan egin da ekitaldia, bere jaioterrian. Lore eskaintza egin dute Orbaizetako Udalak, herri ekimenak eta Naparraren familiak.

Barrionuevoren adierazpenak gogoan, zigorgabetasuna salatu eta sekretupeko agirien desklasifikazioa eskatu dute.