Skip to main content

Mirentxin omenduko dute IX. Itsas Martxan

Politika

IX. Itsas Martxa egingo da Plentzian abuztuaren 6an. 11:30ean itsasontzi eta piraguen elkartzea egingo da zubi zurian. 12:00etan senideei harrera eta Mirentxineri omenaldia egingo zaio. 12:15ean abiatuko da itsas martxa eta manifestazioa. Ur kontzertua ere eskainiko dute Xabi Solanok eta DZ-k (Esne Beltza Sound System). 15:00etan herri bazkaria egingo dute. Eta arratsalde partean,17:30ean, Arene 6 eta Kaleko urdangak kontzertuak eskainiko dira.

Zuberoa Egurbidek azaldu duenez aurtengo ekitaldia "berezia eta hunkigarria" izango da, betiko formatuan egingo bada ere Mirentxin taldea omentzeak berezi egingo du. Izan ere, aurten, bidaiak egiteari utzi diote, urte luzez urruntasunean hurbiltasuna mantendu eta kartzeletara berotasuna helarazten lagundu dute. “Sakabanaketaren kontrako lan izugarria omentzeko garaia da” azpimarratu du Zuberoak.