Nafarroako Gobernuak eta Jaurlaritzak bat egin dute memoriaren arloan elkarlanean aritzeko

Gogora Institutuak eta Nafarroako Memoriaren Institutuak Gerra Zibilaren eta errepresio frankistaren biktimen erroldak jardunaldia aurkeztu dute Bilbon.

Bi institutuek batera antolatutako lehen ekinbidea izan da, eta ekimen hau, hain zuzen, Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak memoriaren, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan aurtengo ekainean sinatutako lankidetza-hitzarmenetik sortu da.