Skip to main content

Nafarroatik 'Izan Bidea' ekimenean parte hartzeko deialdia luzatu dute

Politika

Nafarroako herritarrei datorren urriaren 8an Ilunben ospatuko den 'Izan Bidea' ekimenean parte hartzeko deialdia luzatu dute Sare eta Etxerat kolektiboek Iruñean. Euskal presoak etxetik gero eta gertuago daudela azpimarratu dute, orain arte egindako bidea balioan jarrita. Baina, hala ere, etxeratze prozesuan lana egiteke dagoela adierazi dute, oraindik 18 preso nafar daudelako espetxean. Donostian azken kilometroa egiteko, manifestazioan parte hartzeko eta jaialdiaz gozatzeko gonbidapena luzatu dute. Mugikortasuna errazteko autobusak antolatu dituzte Iruñerrian, Tafallan, Lizarran eta Sakanan.