Skip to main content

Oihana Goiriena: 'Sanchezek Pablo babestu beharrean, Polonia babestu du'

Politika

Bost hilabete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian behin-behinean espetxeratu eta inkomunikatu zutenetik. Poloniak Errusiako inteligentzia agentea izatea leporatu dio. Hamar urteko espetxe zigorra du jokoan.

Pedro Sanchezek Poloniako zuzenbide estatua errespetatzen ari dela esan du. Gaineratu du Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albares harremanetan dagoela Poloniako bere homologoarekin, gaiaren jarraipena egiteko eta Pabloren familiari laguntza emateko.

Oihana Goiriena Pabloren emazteak berretsi du Pablok bost hilabete daramatzala inkomunikatuta, familiarekin harreman zuzenik izan gabe, konfiantzazko abokatuarekin egon ezinik, epaiketarako data gabe. Pablo Gonzalezen senide eta lagunek Pedro Sanchezi eskatu diote Poloniako Gobernuaren aurrean esku har dezala, Pabloren eskubideak defenda ditzala. Baina honek, ez du halakorik egin.