Pirinioetako Bidearekin herri gogoa berpizteko beharra azpimarratu du Gure Eskuk

Uztailaren 2an, katalan eta euskal herritarrek 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar. Etorkizuna erabakitzeko prozesu bat lantzeko, adosteko eta sustatzeko beharra aldarrikatzea du helburu ekimenak. Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi-lerro bat osatuko dute Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora.

Pirinioetako Bidearekin herri gogoa berpiztuz: “Herriari hitza emateko garaia da, edo, beharbada, herritarrok hitza hartzekoa”. Horregatik, nabarmendu dute helburua nazioarteko komunitatearen arreta bereganatu eta jendea aktibatzea dutela.

Ekainaren 22an, Eusko Legebiltzarrari eskatuko diote burujabetzari buruzko eztabaida berriro aktibatzeko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image