Skip to main content

Sanferminak 78 Gogoan elkarteak German Rodriguezen oroitarriko plakari eraso diotela salatu du

Politika

Pasa den asteburuan Iruñean dagoen plaka kentzen saiatu ziren ezezagun batzuk. Herri ekimenari esker, udalbatza batean erabaki zuten Espainiako Poliziak 1978ko sanferminetan hil zuen LKIko gaztearen alde jartzea. Elkarteak gogoratu duenez, oroitarria jarri zutenetik, behin eta berriz egin diote eraso. Lehen aldiz mailu batekin egin zioten eraso, eta brontzezko eskulturagatik aldatu behar izan zuten. Sanferminak 78 Gogoan taldeak gogoratu du oroitarria Memoria Leku izendatu zutela, eta beraz, Nafarroako Gobernuari dagokio leku horiek babestea.