Skip to main content

Sindikatuak kalera atera dira Donostian, Sarek deituta, U7ko mobilizazioa aurreratuz

Politika

Sarerekin batera ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta EHNEko ordezkari eta kideak egon dira mobilizazioan Donostian. ‘Langileok bidean gara presoak etxeratzeko’ zioen pankartaren atzean ekin diote mobilizazioari, Easo plazatik abiaturik.

Bi helburu nagusiekin atera dira kalera: batetik, salbuespenezko espetxe politiken kontra eta bestetik, urtarrilaren 7ko mobilizaziorako motorrak berotuz.

Asteazken honetan Bilbon errepikatuko dute mobilizazioa, Santo Tomasen testuinguruan.