Skip to main content

SNCFk 168.000 euro eskatu dizkie Akizen epaituko dituzten bakegileei

Politika

Akizen auzipetuko dituzten 9 ekintzaileei kalte ordaina eskatu die SNCF konpainiak, orotara, 168.000 euro. Bakegileek dei egin dute gaur Akizera joatera; 12:30ean elkarretaratzea egingo dute auzitegi aurrean, auzi saioa bukatu arte. 13:30ean deitu dituzte deklaratzera auzipetuak.