Trenbidean ekintza egin zuten bakegileei 800 euroko isuna ezarri diete
Zigor hori eman diete Akize eta Baiona arteko trenbidea moztu zuten bederatzi bakegileei. 1.500 euroko isuna eskatu zuen prokuradoreak abenduaren 15ean Akizen eginiko auzian eta epaitegiak ostegun honetan plazaratu du bere ebazpena.
Hala ere, auzi prozedura ez da erabat bukatu oraindik. Izan ere, SNCF konpainiak 168.000 euroko diru zama galdegin zuen ekintzaileentzat. Auzitegiak auzi horren data jakinarazi du. Heldu den uztailaren 3an iraganen da. Auzi horrek eragiten du kezka nagusia.
Otsailaren 2rako dute ondoko hitzordua Bakegileek, beste ekintza batengatik. 11 ekintzaile epaituko dituzte Baionako Zigor Auzitegian, uztailaren 23an autobidea blokeatzeagatik.