Skip to main content

Urriaren 12a dela eta, ASKE antolakundeak manifestazioak antolatu ditu Hego Euskal Herrian

Politika

“Indar errepresiboak suntsitu!” lelopean, ASKE antolakundeak deitutako manifestazioak burutu dira Euskal Herriko hiriburu ezberdinetan: Donostia, Mungia, Gasteiz eta Iruñean.
Antolakundeak sare sozialetara igotako ohar batean, urriaren 12a Espainiar estatuak Euskal Herriaren aurka daraman zapalkuntza nazional eta sozialaren islaren eguna dela salatu du.
Urriaren 12a borroka eguna bihurtu nahi dute, “inoiz baino garrantzitsuago da Euskal Herriko langileok kalera atera eta espainolak ez garela argi uzteaz gain, langileok ozen eta irmoki aldarrikatzea ez dugula esplotazioan oinarritzen den inolako sistemarik onartuko.”
Donostian Egiako epaitegitik atera da manifestazioa 12:30etan, antolakundearen kide baten hitzen ondoren, Eusko Gudariak abestu dute.