Skip to main content

Veronique Dudouet: ‘Euskal gizartea bake prozesuan eragile nagusia izaten jarraitu du’

Politika

Veronique Dudouetek (Berghof Foundation) azpimarratu du duela 10 urte Aieteko konferentzian ez zutela imajinatuko zer gertatuko zen, bake prozesuari bultzada berri bat emateko itxaropena zegoela; hala ere, garai hartan, batere konbentzionala zen bakea sortu zela.

10 urtetan ikasitakoa zer den azaldu beharko balu, hiru gako nabarmendu ditu Veroniquek, pertsiztentzia, sormena eta inklusibitatea.

Euskal gizarteak bake prozesuan izan duen rola ere goraipatu du: “Euskal gizartea gai izan da modu inklusiboan sustatzeko, eta bake bake prozesuan eragile nagusia izaten jarraitu du”; “Prozesua herriarena da” esan du.

Presoak ere izan ditu gogoan, eta keinu bat merezi dutela adierazi du: "Orain bermatu behar dugu inor ez dugula atzean utzi behar. Borondate keinu bat merezi dute".