Zazpi hilabeteko espetxe zigorra eta 7.000 euroko ordaina ezarri diete Ernaiko zazpi gazteri
Azken egunetan Ernaiko zazpi gazteren sententziaren berri izan dute, 7 hilabete eta 7.000 euroko isun eta kalte ordainak exijitzen dizkiete. Zigorrak muntai polizial baten ondorio direla salatu du Ernaik, gazteontzako bizitza duinen aldarria isilarazi eta kriminalizatzeko zigorra edo saiakera izan dela. “Arduradun politikoek gazteon egoera tamalgarria ezkutatu eta ukatzen jarraitzen dute” esan du Ane Alava Ernaiko bozeramaileak.
Iazko maiatzean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan protestak egin zituen Ernaik gazteen bizi baldintza "penagarriak" eta prekarizazio egoera salatzeko. Bilbon eta Gasteizen Ertzaintza gogor oldartu zitzaien gazteei eta, haietako zortzi atxilotzeaz gain, 60 baino gehiago zauritu zituen.