Image

Ekonomia

All Stories

Jaurlaritzaren proposamena ez da nahikoa metalgintzako sindikatuentzat, ostiralean berriro bilduko dira

Bizkaiko metalgintzako lan gatazka bideratzeko, bigarrenez bildu dira FVEM eta CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuak, Jaurlaritza bitartekari dela. Jaurlaritzak alde bakoitzaren eskaerak entzun ondoren, proposamen bat jarri du mahai gainean. Aurrerapausoak egon dira, hala ere, sindikatuen ustez, Jaurlaritzaren eskaintza ez da nahikoa. Hilaren 27an berriro bilduko dira.

Ordainpeko arkuak berraktibatuko dira N-1 eta A-15 errepideetako Gipuzkoako zatian

Markel Olanoren gobernuak argudiatu du bidesarietan jasotakoa beharrezkoa dela lurraldeko errepideak mantentzeko. Bizkaian eta Nafarroan ere ibilgailu astunek autobideak eta bide lasterrak erabiltzeagatik ordaindu beharko dute. Bizkaiko Foru Aldundiak urte hasieran jarri nahi zuen indarrean sistema, baina atzeratu egin du.

2021eko urrian, epaile batzuek diskriminatzailetzat jo zituzten bidesariak, eta Gipuzkoako Aldundiak kobrantza eten behar izan zuen. Hori ikusita, Olanoren gobernuak hirugarren foru-arau bat egin du, aurrekoaren aldean aldaketa batzuk eginez.

Aguinagako (Mercedes Benz) langileek ia hiru hilabete daramatzate greba mugagabean

Aguinagako (Mercedes Benz) kontzesionarioko langileek ia hiru hilabete daramatzate greba mugagabean enpresako hitzarmena lortzeko negoziazioak blokeatuta daudela salatzeko. Enpresak 120 langile baino gehiago ditu hiru lantokietan banatuta, eta erdiak lanuztearekin bat egin du. Produkzioko langile guztiak batu dira, eta nekatuta egon arren, borrokan jarraitzeko prest daude beharginak, batasunak indarra ematen die.

Parisko Gobernuaren pentsio erreformaren kontra milaka lagun kalera atera dira Baionan

Emmanuel Macron presidentearen gobernuak aurrera eraman nahi duen pentsioen erreformaren aurka egiteko milaka lagun kalera atera dira Baionan. Aurreikuspenak bete dira, eta mobilizazio jendetsua egin dute. CDFT, CGT, FO, CFE CGC, CFTC, UNSA, Solidaires eta FSU sindikatuen artean osatutako intersindikak deitu du mobilizazioa. LAB sindikatua ere batu da protestara. Grebak iritzia aldarazten ez badio Parisko Gobernuari, urtarrilaren 23an du onartzeko asmoa. Horregatik, mobilizazioa iraunkorra bilakatzeko asmo dute sindikatuek.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image