Image

Ekonomia

All Stories

Bizkaiko metalgintzako beste langile bat deklaratzera deitu dute otsailerako

Bizkaiko metalgintzako bederatzi langile deklaratzera deitu dituzte, lan itunaren negoziazioaren harira, 2022ko grebeten parte hartzeagatik Ertzaintzak jarritako salaketengatik. Gaur bost grebalarik deklaratu dute Durangoko auzitegietan. Otsailerako beste langile bat deitu dute dekalratzera. Hala, sindikatuek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak grebak kriminalizatu nahi ditu.

Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa jarri du Errioxako Kontseiluaren betoaren aurka

Arabako Mahastiak zigilu berriak behin behineko baimena jaso zuen urtea amaitu baino lehen, baina uzta jaso ondoren. Beraz, aurtengo uzta Errioxako zigiluarekin merkaturatu behar izan dute. Hala ere, behin betiko baimenaren zain daude orain eta bilera ospatu behar dute kontseilua osatzeko. Bitartean Errioxako kontseiluak esklusibotasuna exijitu zuen, eta horrekin batera eskatu du urte bat egotea merkaturatu gabe zigilu batetik bestera aldatzeko.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia %4,3 hazi zen 2022an

Eustat Euskal Estatitika Institutuak astelehen honetan argitaratu du iazko laugarren hiruhilekoko kontuen aurrerapena. Aurreko urteko laugarren hiruhilekoko datuarekin alderatuta, %2,8koa da hazkundea.

Enpleguari dagokionez, lanaldi osoko lanpostuen kopurua uztailetik irailera artekoa baino %0,1 handiagoa da, eta urte osoan %3,1 handitu zen. Orotara, 2021ean baino 30.000 lanpostu gehiago sortu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Eustatek martxoaren 3an osatuko ditu datuak. Orain artekoek erakutsi dutenez, euskal ekonomiaren hazkundea moteldu egin da 2022an.

Ana Mezo: ‘Hego Euskal Herriko pentsiodunak erreferente bilakatu gara’

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak «oso bizirik» dagoela aldarrikatu du haren sorreraren bosgarren urteurrena ospatzeko antolaturiko elkarretaratze eta kalejiretan. Haien sorrera eragin zuen arazoetako asko oraindik konpontzeke daudela gogoratu dute hiri eta herrietako udaletxeen aurrean. Are gehiago, oraindik ere protestan jarraitzeko «milaka arrazoi» dituztela nabarmendu dute, eta Espainiako Gobernuak egin nahi duen pentsioen erreformaren bigarren zatiaren aurka egingo dutela aurreratu.

Bizkaiko metalgintzako gatazka bideratzeko, astelehenerako deitu ditu Jaurlaritzak FVEM eta sindikatuak

Bizkaiko metalgintzaren gatazkan Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailari bitartekaritza eskatu zioten CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, eta FVEMek bitartekaritza onartu zuen. Bada, Jaurlaritzak astelehenerako deitu ditu sindikatuak eta patronala Bizkaiko metalgintzako gatazka bideratzeko. Gehiengo sindikalak positiboki baloratu du batzarra. ELAk, berriz, uste du negoziazioak Negoziazio Mahaian egin beharko liratekela.

Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaia osatu da eta LAB sindikatua mobilizariorako prest dago

ADEGI da sektorea ordezkatuko duen patronala eta lau sindikatu nagusiak izango dira sektoreko langileen ordezkari. Hitzarmenaren lehengo negoziaketa bilera urtarrilaren 26 izango da, arratsaldeko 15:00etan. LABek argi du sektorearen behar guztiak beteko dituen hitzarmen bat lortu nahi duela. Horretarako, beharrezkoa izango da KPIa bermatzea, lanaldia jaistea, aldi baterako desgaitasun osagarriak adostea, malgutasunari mugak jartzea eta baimenek egungo errealitateari erantzutea.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bost urtetan lortutakoak ospatuko ditu urtarrilaren 16an

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bost urte beteko ditu urtarrilaren 15ean, eta astelehean urtemuga jai giroan ospatuko dute Euskal Herriko plazetan. Bertan, borrokari esker lortutakoak ospatuko dituzte. Urteurrenarako, gainera, Xabier Amurizak eta Modus Operantis taldeak sortutako 'Pentsiodunak Aurrera' izeneko kanta eta argazkiz osatutako urtekaria argitaratu dute.

 

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image