Akordioak 2010etik 2025erako indarraldia izango du. Hitzarmena, besteak beste, soldata taulak %14,1 eguneratzea dakar. Gainera, 2022tik 2025era bitarteko soldata igoerek urte horietan guztietan erosahalmenari eustea bermatuko dute.

Urtearen hasierarekin batera Hego Euskal Herrian oinarrizko produktuen BEZa jaistea indarrean jarri du Madrilek, inflazioari aurre egiteko asmotan. Euskal Nekazarien Batasunak hartutako neurrien balorazioa egin du. Zenbait punturen alde badago ere, nondik hobetu ere badagoela adierazi du.
Bizkaiko metalgintzako protestengatik beste zazpi langilek deklaratuko dute epailearen aurrean, gaur grebalari batek deklaratu du Bilboko epaitegietan. Hala, auzipetuari babesa adierazteko protesta egin dute, sektoreko gehiengo sindikalak deituta. Bizkaiko metalgintzaren gatazka urtebete baino gehiago luzatu da. Eta hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatu dute sindikatuek, horregatik, konponbidea aurkitzeko asmoz, Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu dute gatazkan CCOO, LAB eta UGT sindikatuek. Horrez gain, Bizkaiko metalgintzako grebalariei jarritako salaketak bertan behera uztea exigitu dute.
Zazpiehun langile baino gehiagok egin dute bat astelehenean Alsa eta Vectaliaren kudeaketaren aurka egindako geldialdiarekin. Bizkaibuseko langileek mobilizazioak egin dituzte goizetik Bizkaiko hiriburuan, hitzarmen "duin" baten alde.
Hamabi greba egun deitu dituzte 2023ko lehen hiruhilekorako; lehenengoa astelehen honetan. Era berean, urtarrilaren 19an, 25ean eta 31 egingo dute planto, baita otsailaren 6an, 16an, 22an eta 28an ere. Martxorako lau greba egun deitu dituzte: 6an, 16an, 22an eta 28an.
Vectalia Enkarterriko langileak ere 24 orduko lanuzteak egitera daude deituta egun horietan, urtarrilaren 19an salbu.
EMBko batzordeak hitzarmen “duin” bat eskatu du, langile guztiek lan-baldintza berberak izan ditzaten. Bestalde, ELA sindikatuak "enplegua bermatuko duen Bizkaibusen kudeaketa publikoa" eskatu du, eta Batzar Nagusiei "bi multinazionalek sortu duten gatazka baten konponbidean esku hartzeko" eskatu die.
Bizkaiko metalgintzak lan hitzarmen barik hasi du urtea. Izan ere, lan gatazkaren korapiloak askatu gabe jarraitzen du, eta are gehiago estutu da. Bada, asteartean sei langilek deklaratuko dute epailearen aurrean, Bizkaiko metalgintza sektorearen lan itunaren negoziazioen harira iaz egindako protestetan Ertzaintzak jarritako salaketengatik.