Hortaz aparte, legeak handitu egingo ditu Espainiako Gobernuak beretzat gorde ditzakeen arrantza kuotak, %3tik %5ra. Gainera, bi urtez jarraian erabiltzen ez diren kuotak erreserba publikora igaroko dira.

Bizkaiko metalgintzako sindikatuek eta FVEM patronalak oraindik ez dute lortu akordioa egitea 52.000 langileri eragiten dien lan hitzarmena berritzeko. Hogeita batgarren bilera izan dute asteazken honetan sindikatuek eta patronalak, gehiengo sindikalak eskaintza berri batekin aurkeztu den arren, ez dira adostasun batera iritsi. Abenduaren 14an bildu ziren azkenekoz, baina, patronalak ez zuen proposamen berririk aurkeztu, asteazken honetan jarrera berdinarekin agertu da.
Greba mugagabea planteatu die ELAk beste sindikatuei.
Lanuzteak hainbat zonatako zerbitzuetan du eragina: Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri, Enkarterri, Busturia Lea-Artibai eta Mungialdea. 24 orduz, greban izango dira Bizkaibusek azpikontratatuak dituen bost enpresetako lautan. Santo Tomas eguna izanik, baliteke errepidean pilaketak edo arazoak sortzea.
Avanza Durangaldea enpresari dagokion zerbitzuak, ordea, ohi bezala arituko dira.
Bizkaiko metalgintzako 'korapiloak askatu gabe' jarraitzen du; hala ere, beste aukera bat dute sindikatuek eta patronalak lan hitzarmenaren negoziazioan. Abenduaren 14an bildu ziren azkenekoz, baina, patronalak ez zuen proposamen berririk aurkeztu. Bien bitartean, gehiengo sindikalak aurreko bileran konpromisoa hartu zuen beste eskaintza bat aurkezteko.
Siemens Energyk Gamesaren % 93 kontrolatzen du dagoeneko, EEPk % 77,88ko onarpena lortu ondoren, eta burtsatik ateratzeko prestatzen ari da. Bien bitartean, Siemens Energyk Siemens Gamesa osoa erosteko egindako eskaintza publikoa auzitara eramango du akziodun minoritario batek, uste duelako Alemaniako taldeak akzioa erosteko eskainitako prezioa ez dela bidezkoa.
Bada, Gamesaren akzioak erosteko eskaintza publikoaren barruan, Siemens Energy Group taldeak iragarri zuen kaleratze gehiago egitea aztertuko duela. Eta testuinguru horretan, gaurkoan protesta egin dute ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Sarrieguren plataren atarian. Izan ere, etorkizuna etengabe mehatxatuta ikustearekin gogaituta daude langileak, hala, egonkortasuna eskatzen dute beharginek.
Espainiako Lan Ministerioaren buruak, Yolanda Diazek, 2023an gutxieneko soldata igotzeko proposamenak plazaratu ditu, aditu talde baten laguntzaz. % 4,6 eta % 8,2 bitarteko igoera proposatu du 2023rako. Horrek esan nahi du 1.082 euroraino igoko luketela soldata gordina, urtean 14 ordainsari izanda.
Hala ere, Espainiako Gobernuaren barruan badira desadostasunak. Lan Ministerioak pentsioen igoerarekin parekatu nahi zuen gutxieneko soldataren igoera, %8,5. Bestalde, sindikatuek %10eko igoera eskatu dute, 1.100 euroraino. CEOE Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioak, berriz, igoera “moderatua” izatea espero du.