Image

Ekonomia

All Stories

Erregaien deskontua amaitu ondoren, inflazioa % 5,8ra igo da

INEren arabera, azken hilabeteetako jaitsieraren ondoren, prezioek gora egin dute berriro. Bestalde, azpiko KPIa ere % 7,5era igo da, 1986tik izandako altuena.

2021eko amaieran eta 2022ko hasieran erregaien prezioak asko igo ziren, eta horri aurre egiteko, Espainiako Gobernuak litroko 20 zentimoko deskontua ezarri zuen, abenduaren 31ra arte. Hala ere, elikagaien prezioek behera egin dute azken hilabetean, Espainiako Gobernuak oinarrizko elikagaiei BEZa kendu dielako eta olioa eta pasta % 10etik % 5era jaitsi direlako.

Gipuzkoako Onkologikoko garbitzaileek hogei eguneko grebari ekin diote, ELA sindikatuak deituta

ELA sindikatuak adierazi du lehen eguna “arrakastatsua” izan dela; “gutxienez” greba hogei egunez luzatuko dela iragarri dute. ELA sindikatuak adierazi duenaren arabera, ia denak emakumeak diren talde horrek Gipuzkoako kale garbitzaileek baino %25 gutxiago irabazten dute. Urtean 20.000 euro inguru kobratzen dituzte.

11:00etan egin dute elkarretaratzea, baina aurretik, 07:30ean, Onkologiko ondoko errepidea moztu dute ordu erdiz eta trafiko handia egon da inguruko errepideetan protesta dela eta. Aste honetan egunero egingo dituzte elkarretaratzeak eta manifestazioak.

Jonan Goñi, LAB: “Prebentzio legea bete ezkero, istripuen erdiak gutxienez bertan behera geratuko lirateke”

69 langile hil ziren iaz Euskal Herrian beren lanpostuetan. 2021ean baino bat gehiago izan ziren, eta 2020an baino lau gutxiago. Horiek hala, guztira 530 lagun hil dira lanean azken hamarkadan. LAB sindikatuak urtero lan istripuen inguruan egiten duen txosteneko daturik deigarriena da, azken urtekoa iragan astean aurkeztu zuten. Txostenarekin batera, beste hainbat hausnarketa mahai-gaineratu ditu sindikatuak eta horiez hitz egiteko, Jonan Goñi Lan Osasuneko Idazkaritzako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Nafarroako Volkswagenen etorkizuna marraztuko dituen hauteskunde sindikalak begi-bistan dira

Otsailaren 16an 5000 langiletik gora duen lantokiak 31 ordezkari sindikal berri izango ditu. Eta hauxe, Landabeneko fabrikarentzat berebiziko garrantzia izango duen erabakia Izango da. Izan ere, mugikortasunaren paradigma berriarekin abian den auto elektrikoak % 30 eskulan gutxiago beharko duela uste da. Eta Volkswagen, Nafarroako BPGren %16a dela kontuan hartuta, eragin erraldoia izanen luke ekonomian.

ELA sindikatuak 20 eguneko greba deitu du Donostiako Onkologikoaren garbiketa zerbitzuan

Ilunion enpresako 20 langile azpikontratatuek, gaur hasiko dute greba. ELA sindikatuak adierazi duenaren arabera, ia denak emakumeak diren talde horrek Gipuzkoako kale garbitzaileek baino %25 gutxiago irabazten dute. Urtean 20.000 euro inguru kobratzen dituzte. Egoera horren aurrean, Onkologikoko garbitzaileek lantokiko hitzarmena negoziatzea erabaki dute. ELAren arabera, Ilunion enpresak hiru aldiz “errefusatu” du sindikatuaren bilera proposamena.

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaia berriro bilduko da otsailaren 10ean

Gipiuzkoako metalgintzako lan hitzarmenaren lehen bilera izan zuten Adegik eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ostegunean. Sindikatuek euren eskaerak aurkeztu dizkiote patronalari, bakoitzak bere aldetik, batasun sindikalik ez dagoela. Sindikatu guztiek nahi dituzte langileen erosahalmena bermatzeko adinako soldata igoerak.

Aguinagako (Mercebes-Benz) lehen enpresa ituna sinatu dute, hiru hilabeteko greba mugagabearen ondoren

Aguinaga Comercial (Mercedes-Benz) kontzesionarioetan lehen enpresa hitzarmena sinatu dute. Hiru hilabeteko grebaren ondoren, ELAk eta enpresak akordioa lortu dute. Besteak beste, KPIaren arabeko soldata igoerak eta hitzarmena betearazteko bermeak jasotzen ditu akordioak. Aguinaga Comercial Bilbo, Barakaldo eta Leioako kontzesionarioetako 120 langileri eragiten die hitzarmenak. ELAk positiboko baloratu du akordioa, bermeak, aberastasunaren banaketa justuagoa eta soldaten defentsa dakarrelako.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image