Skip to main content

Dena prest Amurrion, Korrikari hasiera emateko

Euskara

22. Korrikari hasiera emateko hiru egunen faltan, egun horretako ekitaldiaren nondik norakoak azaldu dituzte Gasteizen, San Miguel elizako balkoian, hots, aurreko Korrika amaitu zen toki berean. AEKren eta Korrikaren arduradunekin batera, Amurrioko Udaleko ordezkariak eta hasiera eguneko protagonista batzuk izan dira.
Azaldu dutenez, plazan izango da hasiera ekitaldia 16:00etik aurrera, Kaitin Allendek gidatuta eta Neomak taldearen parte-hartzearekin. Ondoren, mezua lekuko barruan sartuta, lehen kilometroa Amurrioko AEK euskaltegiko sei irakasleek egingo dute.