Erietxe ibiltari bat eraman dute Baionara, Covid-19ak sorturiko saturazioari erantzuteko
Osasuna
2020, aza. 10 - 12:11
Pirinioetan katastrofe edo atentatu bati erantzuteko Okzitanian sortu duten Shelter europar erietxe ibiltaria Baionara iritsi da. 20 minututan plantan ematen den dispositiboak 18 erreanimazio ohe eskuratzea ahalbidetzen du. Covid-19ak Baionako erietxean sorturiko saturazio arazoari erantzungo dio erietxe ibiltariak Lapurdin, baina Nafarroan edo Katalunian ere zerbitzua eskaini dezake.