Skip to main content

Albisteak

Julen Retegi akademiko batek ez du arazorik izan Unai Lasoren aurka (22-8)

naiz.info - duela ordu 1 55 min
Eratsungo aurrelaria ideiak oso garbi zituela irten da kantxara, fisikoki ere hobeto prestatuta eta ez dio aukerarik eman Laso gazteari.
Kategoriak: Aktualitatea

Julen Retegik ez dio aukerarik eman Unai Lasori

Berria: kirola - duela 3 ordu 32 min
Markagailua: 3-0, 3-1, 7-1, 7-2, 12-2, 12-8 eta 22-8 Julen Retegi buruz buruko jokoko espezialista da, eta oraindik ere gazteen aurrean zeresaman ematek gai badela erakutsi du Tolosan. 22-8 irabazi dio Unai Lasori, eta emaitza kantxa gainean ikusitakoaren isla da, Eratsungoa askoz gehiago izan baita. Retegi Bik Oinatz Bengoetxea izango du aurkari final-zortzirenetan, larunbatean, Iruñean. ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Reala, Europako txapeldunorde

Berria: kirola - duela 4 ordu 9 min
Realak ezin izan du ezustekoa eman, eta Europako txapeldunorde izango da. Eurohockeyko Txapeldunen Kopako finala 7-0 galdu du Amsterdamen aurka. Kontrarioak ziren faborito garbi eta nagusitasun handiz gailendu dira. Txuri-urdinak, dena den, ez dira burumakur itzuliko, mugarri historikoa ezarri baitute. Europan taldeka jokatzen den txapelketa garrantzitsuena da Eurohockey. Reala sasoi honetan ...
Kategoriak: , Aktualitatea

"Petronorrek inpunitate handiarekin funtzionatu izan du"

Berria: gizartea - duela 4 ordu 39 min
Meatzaldea Bizirik plataformak urteetan eskatu du Petronorren koke plantaren gas isuriak arautzeko edota kontrol batzordeak egiteko. Planta eraisterik ez dute eskatu. Orain egin du hori, jabari publikoko lurretan baimenik gabe koke planta eraiki zutenez Kosta Legea urratu zuelakoan. Eta iragarri du Espainiako Auzitegi Nazionalak eraisketarako bide bat zabaldu duela. Cristina Alvarez Baquerizo ...
Kategoriak: Aktualitatea

"Peronorrek inpunitate handiarekin funtzionatu izan du"

Berria: gizartea - duela 4 ordu 39 min
Meatzaldea Bizirik plataformak urteetan eskatu du Petronorren koke plantaren gas isuriak arautzeko edota kontrol batzordeak egiteko. Planta eraisterik ez dute eskatu. Orain egin du hori, jabari publikoko lurretan baimenik gabe koke planta eraiki zutenez Kosta Legea urratu zuelakoan. Eta iragarri du Espainiako Auzitegi Nazionalak eraisketarako bide bat zabaldu duela. Cristina Alvarez Baquerizo ...
Kategoriak: Aktualitatea

"Lur jota egon naiz, neure burua hiltzekotan"

Berria: gizartea - duela 6 ordu 55 min
Bere infernua 30 urte zituenean hasi zen, eta egun, 41 urterekin, infernutik atera ezinik jarraitzen du. 11 urteotan, suizidatzea ere pentsatu du Ainhoa Txokarrok. "Lur jota egon naiz, neure burua hiltzekotan bitan". Xabier bikotekidearekin agertu da hitzordura -ez du abizenik eman nahi-. 2012an ezagutu zuten elkar, eta biak antzeko egoeran egoteak elkartu zituen. "Lo egiteko lekurik gabe ...
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

Polizi sindikatuen presentziak ika-mika eragin du Legebiltzarrean

admin, 2019-04-04

Sekulako iskanbila izan da ostegun goizean Eusko Legebiltzarrean, osoko bilkura poliziaren gehiegikerien biktimen legeari buruzko eztabaida egiten ari zen bitartean. Julen Arzuaga legebiltzarkidearen hitzartzean gertatu da. Guardia Zibilaren eta polizia espainiarren sindikatuen ordezkaritza bat legebiltzarrean zegoen. PP-k gonbidatuta sartu dira, hain justu euren gehiegikerien biktimen aldeko legea bozkatzen zen egunean.

 
Gizartea

“Oraindik euskararen periferian bizi diren asko erakarri behar ditugu”

admin, 2019-04-03

Korrika hasi bezperan, euskararen egoerari buruz hitz egin dugu Mertxe Mugika AEKko koordinatzaile nagusiarekin eta Pello Jauregi EHUko irakaslearekin.

 
Politika

Gipuzkoarako kultur proposamenak aurkeztu ditu PSEk

admin, 2019-04-02

Foru hauteskundeetarako kultur programa aurkeztu du Denis Itxaso PSE-ren Gipuzkoako zerrendaburuak. Aurreko legegintzaldian egindako lana balorean jarri, eta horri jarraipen bat emateko nahia adierazi du Itxasok. Hor aipatu ditu Koldo Mitxelena Kultu-unearen eraberritzea edo Elias Kerejeta Zine Eskolaren inguruan sortutako programa. Legealdi berriari begira jarrita, hiru proposamen jarri ditu mahai gainean PSEren Gipuzkoako hautagaiak.

 
Kultura

Heriotza, bizitzaren amaierari buruzko gogoeta sustatzeko erakusketa

admin, 2019-03-27

"Heriotza. Ante la muerte" izeneko erakusketa bat jarri du martxan San Telmo Museoak. Erakusketaz gain, hainbat hitzaldi eta ekimen antolatu dituzte gainera, Maiatzaren 26ra arte.

 
Zinema

Margolaria, bidaia hirukoitza artistaren izebergaren urpeko zatira

admin, 2019-03-25

Martxoaren 22an estrenatu da Margolaria, Oier Aranzabal zuzendariaren lehen film dokumentala. Mikel Urdangarinen sorkuntza prozesua aitzaki hartuta, artistaren horixe izateko erabakiak bere bizitzan dituen eraginei buruz dihardu filmak.

 
Politika

Kazetaritza ez dela delitua aldarrikatu dute Gipuzkoako epaitegien atarian

admin, 2019-03-20

Elkarretaratzea egin du Argia aldizkariko lantaldeak Donostiako Justizia Jauregiaren atarian, Lander Arbelaitz kazetaria deklaratzera deitua zegoen ordu berean. Bi ertzain grabatu eta euren irudiak sareetan hedatzeagatik moxal legea aplikatu diote Arbelaitzi. Horregatik deklaratu behar izan du gaur epaitegian.