Skip to main content
bannerra

Albisteak

Alavesek pozaren pozez jarraitzen du

Alea.eus - ig., 2019-01-06 08:51
Valentziari 2-1 irabazi ondoren Txapeldunen Ligako postuetan sartu da.
Kategoriak: Aktualitatea

Alavesek pozaren pozez jarraitzen du

Alea.eus - ig., 2019-01-06 08:51
Valentziari 2-1 irabazi ondoren Txapeldunen Ligako postuetan sartu da.
Kategoriak: Aktualitatea

Jangarriak ez diren onddoak: lizunaren edertasun ezkutua

naiz.info - ig., 2019-01-06 08:35
Jangarriak ez diren onddoak lurpeko mundu ilunean bizi dira baina azaleratu eta «loratu» egiten direnean diseinu eta kolore bakanak erakusten dizkigute.
Kategoriak: Aktualitatea

«Ikerketa nazioarteko lan kolektiboa da, eta gure zientzialariak liderrak dira»

naiz.info - ig., 2019-01-06 08:20
Zientzia Kimikoetan doktorea eta Kimika Organikoan katedraduna da Fernando Cossio. 2009tik zuzentzen du Ikerbasque, Lakuak 2007an ikerketa zientifikoa bultzatzeko sortu zuen fundazioa. Nazioarteko hainbat argitalpen sinatu ditu, baita asmakuntza patente eta liburu batzuk ere. Gustura dabil kudeaketa eta ikerketa uztartuz. Gehien gustatzen zaiona beste zientzialariekin harremanak izatea da.
Kategoriak: Aktualitatea

Hiru opari mamitsu

Berria: kirola - ig., 2019-01-06 00:00
Golak. 0-1: Parejok (13. min); 1-1: Bastonek (20. min); 2-1: Pinak (45. min). Epailea. Medie Jimenez. Txartel horiak: Alaveseko Laguardia, Navarro eta Pachecori; eta Valentziako Wass, Diakhaby eta Ferrani. Bestelakoak. 18.304 ikusle Mendizorrotzan. Eguberrietako oporretatik zipitzik ere aldatu gabe itzuli da Alaves. Lehengo lepotik izan zuen burua atzo, Valentziaren aurka. Mendizorrotzako ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Ezinaren katea haustera

Berria: kirola - ig., 2019-01-06 00:00
Santiago Bernabeu ezinaren estadioa da Realarentzat. Partida onak jokatutakoa da han, Real Madril estu hartu izan du, eta porrot handiak jasan ditu. Ia kasu gehienetan, baina, ondorio bera izan dute bi taldeen arteko norgehiagokek: txuri-urdunak esku hutsik itzuli dira Donostiara. Ezintasun hori amaitzea beste xederik ez du izango Imanol Alguacilek zuzendutako taldeak. Gaur itzuliko da oriotarra ...
Kategoriak: , Aktualitatea
Euskara

Gorantz goaz, GO GO! lelopean egingo da Euskal Eskola publikoen jaia

A.Azkue, 2014-01-22

Trenez heldu dira Balmasedako Mendia ikastolako umeak Bilbora. Pozik eta kantari jaitsi dira trenetik euren herrian ospatuko den Euskal Eskola publikoen jaia aurkezteko prest. Ekainaren 1ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren aldeko festa "Gorantz goaz, GO GO!" lelopean. Lelo honekin sistema publikoa gorantz gogoz doala irudikatu nahi dute. Baita Balmasedan euskararen erabilera indartuz doala ere.

 
Politika

Libre asteburua antolatu dute makroepaiketetako auzipetuei babesa emateko

B.Gartzia, 2014-01-21

Otsailaren 8 eta 9an hainbat ekimen burutuko dira Gipuzkoako lau herri eta eskualdetan. Kontzertuak, pilota partidak edota bertso saioak antolatu dituzte, makroepaiketen izaera antidemokratikoa salatzeko. Ia lau hilabete pasa dira bi sumarioak epaitzen hasi zirenetik, eta epaiketa hauek gero eta ulertezinagoak direla nabarmendu dute.

 
Politika

10 urte eta gero Bilboko Konpartsak Gran Vian izango dira berriro ere

A.Azkue, 2014-01-21

10 urte eta gero Bilboko Konpartsetako aratusteetako desfilea Gran Via kalean egingo da. Ohar bidez jakinarazi dute berria  Bilboko Konpartsek. Atzoko Batzorde Mistoan adostu zuten desfilea aipatutako kaletik egingo zutela, eta alderdi politiko guztiek euren aldeko bozka eman zuten PPk izan ezik. Bilboko Konpartsek berriaren aurrean euren poza azaldu zuten.

 
Gizartea

Erakusketa batetik kasko militar bat eraman zuen ekintzailearen kontrako epaiketa hasi da

A.Zabala, 2014-01-21

Gaur Ignacio Sanz antimilitarista epaitu dute. Ejertzitoa salatzeko buruturiko ekintza ez biolentoan parte hartzeagatik, 3 urteko kartzela zigorra eskatzen dute bere kontra.

 
Gizartea

2013an behera egin dute EAEko turismo datuek

N.Andres, 2014-01-21

Eustat Euskal Estatistika Institutuak emandako datuen arabera 2013. urtea ez da ona izan Euskal Autonomia Erkidegoko turismoarentzat. Bidaiarien sarrerak eta gaualdiak %2,1 eta %3,1 jaitsi dira hurrenez hurren 2012. urtearekin alderatuta. Lurraldeka, Gipuzkoak bakarrik izan ditu datu positiboak.

 
Kultura

Joaquin Fuentesek jaso du Donostiako Urrezko Danborra

I.Esnaola, 2014-01-20

Haurren autismoa ikertzen egindako lanarengatik eta Donostiaren izena munduan zabaltzeagatik, Donostiako Urrezko Danborra jaso du Joaquin Fuentes psikiatrak. San Sebastian egunean jaso du garaikurra Udaletxeko batzarren aretoan egin duten ekitaldi sentituan. Fuentesek berak ere, nabarmendu du talde lanari eman beharreko saria dela, bakarrik ezin delako horrelakorik bete.