-ANIMATION.gif)
Josu Juaristi Gara-ko zuzendari ohia eta Zazpika-ko editorea izango da EH Bilduren proposamena Europako Legebiltzarreko hauteskundeetarako. Hautagai handia dela esan du koalizioak; batetik, kazetaritza ibilbide luzean Europako Batasunari buruz hartu duen formazioarengatik, eta, bestetik, Euskal Herriaz Europan eman dezakeen ezagutza eta ikuspegiagatik.
Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen udalen erreformaren legearen inguruan, EH Bilduk herrien eta herritarren beharretara egokitutako udalen antolaketa aldarriaktu du. Udalen autonomia indartu eta hauen beharretara moldatuko diren legeen premia azpimarratu du koalizioak.
Datu positiboak enpleguaren sorrerari dagokionean gaur ezagutu ditugunak. Izan ere, laugarren aldiz jarraian, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban enplegua sortu dela dio Euskal Herriko Unibertsitateak. 45.000 pertsonek enplegua aurkitu zutela jasotzen du "Euskadi" lan txostenak. Kontran sortutako enplegua ezegonkorragoa dela erakusten dute datuek. Baita 25 urtetik beherakoek lan munduan duten lekua oso txikia dela ere.
Kultura, kirol zein politika arloko berrogei pertsona esanguratsuk "Gehiengo berriaren adierazpena. Gu berriarena" izeneko manifestua sinatu dute. Hain zuzen, gaur zuten urritik Madrilen epaituak izaten ari diren 40 gazteek hitza hartzeko azken eguna eta alegato hori euskal gizartearena bilakatu nahi izan dute adierazpen honekin. Iragana gainditu eta etorkizunerako zubiak, ilusio zubiak, justizia zubiak eraiki behar direla esan dute. Epaiketa garai eta lekuz kanpo dagoela baina era berean, honen emaitza bakerako urrats izan daitekela gaineratu dute.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak adierazi du EPPKren bitartekarien kontra egiteak ez duela presoen kolektiboak hartutako norabidea aldatuko. Operazioaren helburua EPPK bakartzea zela uste dute, eta era berean EPPK-k joan den urtearen amaieran egindako adierazpenarekin ireki zuen bidea lehertzea. Baina horrelakorik ez duela lortu ohartarazi dio Espainiako Estatuari.
Joan den asteartean Frantziako Parlamentuak Hizkuntza Gutxituen Ituna berresteko proposamena onartu zuen. Euskalgintzako eragileek, ordea, Parlamentuan bozkatuko duten testuko neurri mugatzaileak salatu dituzte. Izan ere, testuak, onartuko balitz, hizkuntza eskubideak urratuko lituzke eta eragileak frantsesez egitera behartuko. Honen guztiaren inguruan, Paxkal Indo Seaskako lehendakariak bere kezka adierazi digu.