Skip to main content
bannerra

Albisteak

Letoniako Kamer Korisek irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketako Sari Nagusia

Berria: kultura - al., 2018-11-05 13:43
Berezia izan da aurtengo Tolosako Abesbatza Lehiaketa, txapelketak 50 urte betetzen zituela baliatuz, aurreko urteetako irabazleak gonbidatu baitituzte parte hartzera. Eta irabazleen arteko norgehiagoka horretan, Letoniako Kamer Koris abesbatzarentzat izan dira sari nagusia eta publikoaren saria. Garaipen horri esker, 2019ko Europako Sari Nagusian parte hartzeko txartela lortu du taldeak. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Lehen Hezkuntzako zentro publikoetan atzerriko jatorridunak dira ikasleen %22,8; itunpekoetan, %9,6

Berria: gizartea - al., 2018-11-05 13:43
Jatorri atzerritarreko ikasleen eskolaratzearen inguruko errealitateari buruzko informazioa "eguneratu" nahi izan du Eusko Jaurlaritzak ikerlan baten bidez. Gaur goizean egin du aurkezpena Hezkuntza saiburu Cristina Uriartek; Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea eta Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea ondoan zituen. Datuek argi utzi dute ikasle gehiago hartzen dituela sare ...
Kategoriak: Aktualitatea

«Aurreiritzien gainetik, egonkortasuna behar dute harrera familiek»

naiz.info - al., 2018-11-05 13:36
Gipuzkoako harrera familien elkartea, Beroa Elkartea, ezagutu dugu Maite Pagolaren bitartez. Azaroaren 17an harrera famiien topaketa egingo dute Donostiako Carlos Santamaria eraikinean. Haatik, topaketa aitzin elkartearen errealitatea aztertu eta Beroa Elkartearen jardunaz patxadan hitz egiteko aukera izan dugu.
Kategoriak: Aktualitatea

Jatorri atzerritarra daukaten hiru ikasletik bi hartzen ditu EAEko sare publikoak

naiz.info - al., 2018-11-05 13:20
Lakuak egindako ikerketa baten arabera, jatorri atzerritarreko 33.079 ikasle daude EAEn, 21.227 Lehen Hezkuntzan eta 11.852 DBHn. Horietatik, bi heren hartzen ditu sare publikoak (21.997 daude zentro publikoetan eta 11.082 itunpekoetan). 
Kategoriak: Aktualitatea

Otzarretako pagadia, Twitterreko izar

naiz.info - al., 2018-11-05 13:04
Telemadrid kateko kazetaria den Ibon Perezen ikusmina eragin zuen naturak eskaintzen zion estanpa eta bere Twitter kontuan partekatutako bideoa ia 120.000 aldiz izan da ikusia bi egunetan.
Kategoriak: Aktualitatea

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren hamargarren edizioa izango da asteartean

naiz.info - al., 2018-11-05 13:02
Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren hamargarren edizioa egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan, asteartean, azaroaren 6an. Topaketak aukera emango du euskararen biziberritzearen inguruan egiten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak modu ezberdinetan ezagutu eta lantzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

30 hildako Italian, eguraldi denboraleak eraginda

Argia: haria - al., 2018-11-05 13:02
Igandean Siziliara iritsi zen borraska, eta Palermo eskualdean eragin zuen okerren; 12 hildako, ibaiak gainezka egin eta etxeetara ura iritsi ondoren. Astebeteko epean, jada 30 hildako zenbatu dituzte.
Kategoriak: Aktualitatea

Espainiako Auzitegi Gorenak bihar erabakiko du hipoteken zergaz

Berria: ekonomia - al., 2018-11-05 12:43
Justiziak euren alde egingo duela uste dute Espainiako banku nagusiek, baina ezin erabat lasai egon, ezin baztertu jokalekurik okerrenaren aukera. Batzuetan hori dakar epaileen mende egoteak, eta, azkenaldian, bankuak larrutik ari dira hori ikasten. Sosegu beterik ez dute egun hauetan, ez behintzat Auzitegi Goreneko hirugarren salako osoko bilkurak bere behin betiko erabakia hartu arte. Goizeko...
Kategoriak: Aktualitatea

Espainiako Auzitegi Gorena bilduta dago hipoteken zergaz erabakitzeko

Berria: ekonomia - al., 2018-11-05 12:43
Justiziak euren alde egingo duela uste dute Espainiako banku nagusiek, baina ezin erabat lasai egon, ezin baztertu jokalekurik okerrenaren aukera. Batzuetan hori dakar epaileen mende egoteak, eta, azkenaldian, bankuak larrutik ari dira hori ikasten. Sosegu beterik ez dute egun hauetan, ez behintzat Auzitegi Goreneko hirugarren salako osoko bilkurak bere behin betiko erabakia hartu arte. Bilduta...
Kategoriak: Aktualitatea

Euskal Errepublika aldarrikatzeko manifestazioa egingo du EH Bilduk abenduaren 6an Bilbon

naiz.info - al., 2018-11-05 12:40
Espainiar Konstituzioaren 40. urteurrenean, abenduaren 6an, manifestazioa deitu du EH Bilduk Bilbon, Euskal Errepublika aldarrikatzeko. Plaza Eliptikotik Arriagara izango da, 12.00etan.
Kategoriak: Aktualitatea

Bilbon jazotako azken eraso matxistak salatzeko, elkarretaratzea egingo dute Indautxu plazan

Argia: haria - al., 2018-11-05 12:38
“Erasorik ez erantzunik gabe!” goiburupean eta Zirgariak Indautxuko talde feministak deituta, azaroaren 5eko astelehenean egingo da elkarretaratzea, 19:30etan.
Kategoriak: Aktualitatea

Langabezia pixka bat jaitsi da urrian Hego Euskal Herrian

Berria: ekonomia - al., 2018-11-05 11:47
Irail pattal bati, urri ez oso distiratsua jarraitu dio Hego Euskal Herriko lan merkatuan. Langabeziaren jaitsiera iazkoaren oso azpitik geratu da,
Gizartea

EkoBira azokaren hirugarren ekitaldia abiatzeko prest

I.Esnaola, 2013-05-10

Bidezko merkataritzaren nazioarteko egunarekin batera abiatuko da EkoBira azoka ibiltariaren hirugarren edizioa. Kutxa Ekoguneak antolaturiko kontsumo jasangarriaren aldeko denboraldiko lehen azoka, bihar egingo dute Aretxabaletan. Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartuko dute.

 
Zinema

Donostiako Zinemaldiaren kartel nagusia aurkeztu dute

j.garaio, 2013-05-10

Donostiako 61. Zinemaldiak badu kartela: Optico. Ikuslearen begia irudikatzearekin batera, zinemaren zailtasunak eta hirurogeigarren hamarkada islatu nahi izan ditu haren egile Toni Pontík. Aurtengoak iazko Zinemaldiaren ildo bera jarraituko badu ere, berritasunak ere izango ditu. Besteak beste, abenturazko kirolen zinema atala, Sagave Cinema.

 
Manifestazioak

Inbiomed-eko langileek ikerkuntza babesten jarraitzeko eskatu diote Kutxari

j.garaio, 2013-05-10

Ibiomed kinka larrian dago. Ama zelulen bidez gaixotasunak ikertzen dituen proiektuak ez du Kutxatik lehenago jasotzen zuen diru laguntza izango. Horrenbestez, langileak kaleratu eta lan erregulazioa egingo dute. Hau ekiditeko eta Kutxari ikerkuntza babes dezan eskatzeko protesta egin dute.

 
Sindikatuak

Confebask presionatzeko eskatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari

A.Azkue, 2013-05-07

Confebask presionatzeko eskatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari honek lan hitzarmenak negoziatu ditzan. Gogoratu lan erreformak zehazten duenez hitzarmenen ultraaktibitatearen amaiera datorren uztailaren 7rako zehazten dela. Horregatik hain zuzen ere, Etxaidek Eusko Jaurlaritzari  Confebask presionatzeko eskatu dio.

 
Kultura

Zinegoak

i.zabala, 2012-01-27

Zinegoak. Zinema Gay-Lesbo-Transexual jaialdia