Skip to main content
bannerra

Albisteak

Afrika askatu kolonialismoa suntsituz

Argia: haria - duela 5 ordu 48 min
Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurretak, bahiketak, eragozpen burokratikoak eta baita ere lagunak eta irribarreak aurkituko dituzte.  Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Lizeoko ikasleak elkarrekin orain, bihar bizitzeko

naiz.info - duela 6 ordu 37 min
IRITZIA- Klimaren aldeko deialdia plazaratu du Cassin, Bernat Etxepare, Cantau, Louis de Foix, Armand David lizeoko ikasle talde batek. Gaur egun egoeraren irakurketa plazaratzeaz gain, mobilizatzeko deia ere zabaltzen dute gazteek.
Kategoriak: Aktualitatea

“Memoria historikoa egin ez den justizia kontu bat da”

naiz.info - duela 6 ordu 42 min
Paco Etxeberria antropologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) auzitegi medikuntzako irakaslea da. Euskal Herrian, Espainiar estatuan eta nazioartean memoria historikoaren berreskurapenean erreferente ukaezina da. Otsailaren 18an, astelehenarekin, Donibane Lohizuneko Le Select zineman izanen da, “Le silence des autres” (Besteen isiltasuna) dokumentalaren proiekzioaren ondotik ...
Kategoriak: Aktualitatea

'Green Book'

Alea.eus - duela 7 ordu 47 min
]]>
Kategoriak: Aktualitatea

Uzkio, Otxateko portadaren zaindari

Alea.eus - duela 8 ordu 17 min
]]>
Kategoriak: Aktualitatea

«Pribilegioa da guretzat Eskozian hainbesteko itzala duten taldeekin jotzea»

naiz.info - duela 14 ordu 17 min
2014an Bilboko ostegunetako poteoak alaitzeko sortu zen Huntza taldea, bertan ikasten ari ziren sei gazte gipuzkoarren eskutik. Afizioa indartzen joan zen eta euren kantu propioak osatzen joan ziren 2016an lehen diskoa plazaratu zuten arte. Duela hilabete gutxi etorri da bigarrena.
Kategoriak: Aktualitatea

New Castlekoak garaile elkarte australiarren arteko txapelketan

naiz.info - duela 14 ordu 17 min
Aurten WSL erakundeak Australiako elkarteen arteko finala babestu du, ondorioz ohikoa baino oihartzun handiago izan zuen Nudie Australian Boardriders Battle txapelketak. New Castlen egin zuten finala igandean eta bertakoek irabazi zuten.
Kategoriak: Aktualitatea

«Mendiaren adar guztiak gustuko ditut. Batez ere, alpinismoa»

naiz.info - duela 14 ordu 17 min
Pilier Central du Freney (Mont Blanc-eko mendilerroa) 16 urterekin egitea ez da batere ohikoa. Eta hori lortzeko aukera izan zuena hurrengo lerrootako protagonista urduñarra dugu. 18 urte ditu egun, eta alpinismoan erabat zentratuta dago. Mendiaren zaletasuna gurasoek transmititu diote; eta hain zuzen ere, datorren udaberrian, aitarekin Ama Dablamera espedizioa egingo du.
Kategoriak: Aktualitatea
Gizartea

NAIZ Irratia, euskara hutsezko irrati berria

admin, 2019-01-25

NAIZ irratia izango da Info7 irratiaren itxieraren ondoren sortutako euskara hutsezko irrati berriaren izena. Halaxe iragarri zuten ostegun iluntzean Donostian egindako aurkezpen ekitaldian. Uneotan irratia emisio frogetan dagoen irrati hau FM bidez entzun ahal izango da Euskal Herriko zati garrantzitsu batean.

 
Politika

Venezuelako estatu kolpearen aurreko erreakzioak EHn eta estatu espainiarrean

admin, 2019-01-24

Amerika eta Europako hainabt hiritan elkarretaratzeak egin dituzte Guaidoren alde eta Maduroren kontra. Gurean, Bilbon egindako elkarretaratzean izan zen Iñaki Anasagasti, EAJ-ko senatari ohia. Goizeko lehen orduan, Marian BeitiaLarrangoitia, EH Bilduren Madrilgo kongresuko diputatuak nabarmendu du estatu kolpe saiakera bat izan dela Venezuelan gertatu dena.

 
Mundua

Estatu kolpe saiakerak ez du arrakastarik izan Venezuelan

admin, 2019-01-24

Venezuelan, Juan Guaidó behin behineko presidente izendatzeko estatu kolpe saiakerak ez du, oraingoz behintzat, lurraldearen kontrola bereganatzerik lortu. Asteazkenerako gobernuaren aurkako hainbat manifestazio deituak zituen oposizioak, eta une hori aprobetxatuta bere burua Venezuelako presidente izendatu du orain arte oposizioak kontrolatutako asanblada nazionaleko presidente izandakoak. Madurok, Miraflores jauregitik, Venezuelako rpesidentearen egoitza ofizialetik eman dio erantzuna Guaidori, milaka jarraitzaileren aurrean eskeinitako hitzartzean. Bertan Madurok azpimarratu du herria dela presidenteak jarri eta kendu ditzakeen bakarrak. Estatu kolpe saiakerak ez du ordea indar armatuen babesik izan, eta Maduro presidenteak boterean jarraitzen du.

 
Zinema

Oscar sarietarako hautagaien zerrendaren berri eman dute

admin, 2019-01-23

Roma filmak jaso ditu izendapen gehien, 10 guztira. Horien artean dira film onenaren saria, zuzendaritzarik onenarena eta gidoirik onenarena. 10 izendapen jaso ditu The Favourite film britainiarrak ere. Urteko filmerik entzutetsuenetakoa izan den Bohemian Rhapsody filmak berriz 8 izendapen eskuratu ditu. Beste horrenbeste jaso ditu Green Book filmak. Bat gutxiago, 7, Black Pantherrek.

 
Atxilotuak / presoak

Mikel Albisu aske geratu da

admin, 2019-01-22

Mikel Albisu euskal presoa aske geratu zen astearte iluntzean, Madrilgo Barajas Aireportuan, estatu frantziarrean ezarritako zigorra bete ondoren. Joan den larunbatean irten zen Albisu Reauko espetxetik baina orduz geroztik Parisko atxikimentu zentru batean izan dute, harik eta astearte arratsaldean hegazkin batera igo eta Madrila bidali duten arte.

 
Politika

Iñaki Igerategi, Madrilen zigorraren ondoren Aldundiarena

admin, 2019-01-22

Sei ruteko espetxe zigorra bete ondoren, jurisprudentziari muzin egin eta ez dio suhiltzaile postura itzultzen utzi Gipuzkoako Foru Aldundiak Iñaki Igerategiri.