Skip to main content
bannerra
Irujok eta Retegik aukeratu dituzte finalerako pilotak

2014-06-26

Juan Martinez de Irujo eta Julen Retegik aukeratu dituzte igandeko finalerako pilotak. Pilota gozoagoak aukeratu ditu Julenek; biziagoak, aldiz, Juanek. Julen Retegiren lehen finala izango da igandekoa; Irujok, buruz buruko lau txapel jantzi ditu orain arte jokatutako zazpi finaletan.

Espainiak torturari aurre egiteko neurririk hartu gabe jarraitzen duela salatu du Lamarkak

2014-06-26

Gaur bete dira 17 urte Nazio Batuen Erakundeak ekainaren 26a Torturaren Biktimen Laguntzarako Nazioarteko eguna izendatu zuela eta egun honen harira Arartekoak Espainiako Estatuak torturari aurre egiteko neurririk hartu gabe jarraizten duela salatu du. Bereziki Nazioarteko elkarteek atxilotuei ezartzen zaien inkomunikazio aldia amaitzea galdegin dutela gogoratu du.

Jarri dute XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplikaren lehen egur zatia

2014-06-25

XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika aurkeztu dute Albaola Fundazioak eta Donostia 2016k. Gaur jarri dute erreplikaren lehen egur zatia, eta 2016. urterako ontzia amaituta egotea espero da. San Juan baleontziaren berrikuntza Donostia 2016ren proiektu indartsuenetako bat da, eta Kultur Hiriburutzaren enbaxada ibiltaria izango da. Donostiako proiektua izan arren, Euskal Herri osoaren itsas ondarea irudikatuko du.

Sexu askatasunaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Bilgunek

2014-06-25

Gaur egungo jendartean ugalketan oinarritutako sexualitate eredua dela normala nabarmendu dute Bilgune Feministako kideek, eta horrek ordena eta menpekotasuna sortzen dituela. Zentzu horretan, jendarte feminista baten alde lanean jarraitzeko beharra aldarrikatu dute, eta ekainaren 28an sexu askatasunaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.

ZEIN KARTEL AUKERATUKO ZENUKE BILBOKO ASTE NAGUSIRAKO?

Denok bat
8% (19 bozka)
Bilboko atea
1% (3 bozka)
Abrazados a la fiesta
3% (7 bozka)
Sueño Bilbaino
1% (3 bozka)
Marijaiak
2% (5 bozka)
Danok gara Aste Nagusia
85% (203 bozka)
Botoak guztira: 240
Espetxe politika errotik aldatzea eskatu du Sortuk

2014-06-24

Gaixotasun larria duten euskal presoen egoera konpontzeko beharra azpimarratu du Sortu alderdiak, Donostiak eskainitako agerraldian. Egun martxan dagoen Espainiako espetxe politika aldatzeko beharra adierazi dute, eta konponbidea lortzeko urrats gehiago eman behar direla.

 
bannerra