Skip to main content
Leire Barrera de Castro: "Heziberri LOMCE aplikatzeko tresna bihurtzen ari da"

2016-06-14

Gurean Gaur saioan, Leire Barrera de Castro irakasle eta Hezkuntza Plataformen Topagunearen kidea elkarrizketatu dugu. Ekainaren 11n, ikasturtearen balantzea eskaini zuten Barakaldon asanblada egin ostean. 178 ikastetxek 3. mailako azterketari planto egin zioten, LOMCE legeari kontra egiteko. HPT taldetik gogor kritikatu zituzten Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua aipatu legea aplikatzeagatik.

Ezkerra... krisian?

2016-06-14

Ezkerra krisian al dago? Azkenaldian gero eta gehiago entzuten den baieztapena da hau, baina hala da? Zein da ezkerraren egoera Europan, Espainiar Estatuan eta Euskal Herrian ere? Galdera horien erantzuna, gaur asteartea, 21:30ean.

Athleticeko neskek behar bezala ospatu zuten titulua

2016-06-13

Athleticeko nesken Ligaren ospakizunean, taldeko hainbat jokalari eta entrenatzailearekin hitz egiteko aukera izan genuen. Denak oso pozik agertu ziren eta denboraldia borobiltzeko nahia erakutsi zuten. Hau da, aurrerantzean Kopa dute buruan.

Athleticen lorpenarekin bat egin zuten politikariek

2016-06-13

Hainbat politikari hurbildu ziren Bilboko Udaletxera Athleticeko nesken liga tituluaren ospakizunera. Bertara, Josu Erkoreka, Itxaso Atutxa, Idoia Mendia eta Oskar Matute hurbildu ziren beste batzuen artean. 

Harrobia | Txapeldunak!

2016-06-13

Athleticen Liga ospakizuna hurbiletik jarraitu genuen, Harrobia programan eskaintzeko. Milaka zale bildu ziren Bilbon titulua ospatzeko, eta hainbatek Gabarra ateratzeko eskaera egin zuten. Zuri-gorrien denboraldia ez ezik, Reala eta Oiartzunena ere baloratu dugu, eta Kopari begira jarri gara. Bestalde, Osasunak Lehen Mailara igotzeko aukeraz, Eurokopaz eta Ameriketako Kopaz hitz egin dugu. Gurekin izan dira Koikili Lertxundi futbolari ohia eta Ane Urkiri kazetaria.

 
bannerra

bannerra