Skip to main content
bannerra
ArteKale | #DA50 Abenduak 5, saio berezia

2015-12-05

Durangoko Azokaren saio bereziaren lehen atalean, musika eta literatura nobedadeak izan ditugu. Hala nola, Dani Fano eta Guillermo Gonzalezen "Kortsarioen Ostatua" komikia, Korrontzi folk bandaren "Dantzan" lana, Bea Salaberri idazlearen "Baionak Ez Daki" eleberria, Kudai taldearen "VII" diskoa eta Ken Zazpi bizkaitarren "Phoenicoperus" lana.

"Euskara, ospela eta egutera": hizkuntza baten zapalkuntza

2015-12-04

Hizkuntza zapalkuntza eta euskararen kateari eusteko mugimendu herritar zabalaren isla da “Euskara, ospela eta egutera” dokumentala. Euskal Memoria Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ekoizturikoa da. Bernat Alberdi zuzendariarekin hitz egin dugu.

Dokumentala: http://youtu.be/uyV5Ztf-QMs

Hurbilean | Aizpea Goenaga

2015-12-04

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Hurbilean saioan Aizpea Goenaga izan dugu. Egun, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria da bera eta bertan egiten duen lanaren berri eman digu. Euskararen egoeraren inguruan ere hausnarketa egin dugu eta, nola ez, astero egin ohi dugun bezala, bere ibilbidea errepasatu eta gertutik ezagutu dugu.

70 eta 80. hamarkadetako bizimodua iruditan

2015-12-04

Hain urrun eta hain hurbil, horixe da San Telmo Museoak 70 eta 80. hamarkadetara bidaiatzeko aukera emateko sortu duen erakusketa. Urtarrilaren 6ra bitartean egongo da 50 argazkiak ikusteko aukera.

Aitor Oñederra eta Yago Mateo Zine Bileraren irabazleak

2015-12-03

Aitor Oñederraren "I said I would never talk about politics" eta Yago Mateo Velascoren "Fishura" lanak izan dira 38. Euskal Zine Bileraren irabazleak. Lekeitioko jaialdiko film profesional eta amateur onenaren urrezko antzarrak eramateagaz gain gidoi onenaren eta argazki onenaren sariak ere eskuratu dituzte.
 

"Irten hizkuntzaren armairutik" euskaraz bizitzeko portaera gida

2015-12-03

Ferran Suay eta Gemma Sangines psikologo katalanek "Sortir de l'armari lingüistic" liburua kaleratu zuten 2010ean hiztun katalanei katalanez bizitzeko gomendioak emanez. Katalanez argitaratutako portaera gida oinarri hartuta Emun elkarteak euskarazko egokitzapena aurkeztu: "Irten hizkuntzaren armaiturtik".

 
bannerra

bannerra