Skip to main content
bannerra
"Jainko txiki eta jostalari hura": omenaldi sentitua

2015-10-09

Hamar urte pasa dira “Zaharregia, txikiegia agian” lana argitaratu zutenetik. Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverdek bat egin zuten berriz ere “Jainko txiki eta jostalari hura” egitasmoa posible egiteko. Diskoa, dokumentala eta ikuskizuna bihurtu zen. Hain zuzen ere, New Yorken kokatzen da dokumentala. Bost sortzaileek AEBetan eman nahi duten emanaldia du oinarria. Kirmen Uribe idazle eta egitasmoaren bultzatzaileak eman dizkigu xehetasunak.

"Atertu arte itxaron" Katixa Agirreren nobelan barrena

2015-10-08

Katixa Agirre idazlearen “Atertu arte itxaron” nobelan barneratu gara. Road Movie antzeko bat da Euskal Herrian barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikoteari.

Itxurakeriari aurre egiteko diskoa aurkeztu du Larregi taldeak

2015-10-08

"Pantomima" izeneko disko berria aurkeztu du Larregi taldeak. Pasa den urtean, Azkue fundazioak antolatutako Banden Lehia musika txapelketa irabazi zuten, eta ordutik esperientzia aberasgarriak izan dituzte. BBK Live jaialdian jo zuten eta orain diskoa argitaratu dute Baga Biga zigiluarekin.

Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy, euskal antzerkiaz

2015-10-08

Medikuntza ikasi zuena eta ikus-entzunezko komunikazioa ikasten dabilena. Bi aktore jarri ditugu aurrez aurre ArteKale saioan. Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy, hain zuzen ere. Bi belaunaldi antzerkiari loturik. Aurki, "Zergatik, Jamil?" obra estreinatuko dute.

"Aureo" ikuskizuna eta Joxe Miel Bidadorren pastorala

2015-10-08

Asteburuko kultura agendari dagokionez, bi estreinaldi nabarmendu ditugu. Batetik, Dantzaz konpainiak "Aureo" ikuskizuna aurkeztuko du Bilboko Arriaga antzokian. Bost pieza laburrez osatuta dago, eta estilo ezberdineko dantza dastaketa da. Iruñean, berriz, Joxe Miel Bidadorren omenezko pastorala aurkeztuko dute.

ArteKale | Bi aktore aurrez aurre

2015-10-08

Bi aktore jarri ditugu aurrez aurre. Medikuntza ikasi zuena eta ikus-entzunezko komunikazioa ikasten dabilena. Hau da, Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy. Erreportajeen tartean, berriz, Katixa Agirre idazlearen "Atertu arte itxaron" nobelan barneratu gara, eta Larregi taldearen "Pantomima" lan berria ezagutu dugu. Asteburuko kultura agendari dagokionez, Dantzaz konpainiaren "Aureo" ikuskizunaren estreinaldia nabarmendu dugu. Baita ere, Iruñean ikusgai izango den JoxeMiel Bidador pastorala.

 
bannerra

bannerra