Skip to main content
bannerra
Realeko neskek irabazi, Oiartzunek galdu

2015-10-05

Gipuzkoako emakumezkoen futbolari ere tartea eskaini diogu. Superligan, ondo baino hobeto dabil Reala, Santa Teresa mendean hartu ondoren. Oiartzun ere ez dabil gaizki, nahiz eta Espanyolen etxean galdu. Taldeen emaitzak eta egoera aztertu ditugu berdegunean.

Eibarrek sendo segitzen du etxetik urrun

2015-10-05

Las Palmas 0 - Eibar 2. Armaginek urrezko beste hiru puntu lortu zituzten etxetik kanpo. Sendo hasi dute denboraldia. Neurketaren azterketa egin dugu berdegunean Xabier Isasa (Mundo Deportivo), Mikel Ibargoien (Info7) eta Imanol Magro (Berria) kazetariekin.

Realak hanka sartu zuen Malagan

2015-10-05

Malaga 3 - Real Sociedad 1. Txuri urdinek akatsen zama jasan zuten Rosaleda futbol zelaian. Porrota mingarria izan zen erakutsitako jokoa emaitzak islatzen duena baino hobea izan zelako. Analisia egin dugu gure berdegunean Xabier Isasa (Mundo Deportivo), Mikel Ibargoien (Info7) eta Imanol Magro (Berria) kazetariekin.

Harrobia | Landutako garaipena

2015-10-05

Athletic 3 - Valentzia 1. Athletic-ek garaipen garrantzitsua lortu zuen Valentziaren aurkako norgehiagokan. Zuri gorrien partidaz gain, zilarrezko mailan ari diren euskal taldeez eta Emakumezkoen Superligaz aritu gara. Garazi Muniain (futbolari ohia) eta Eñaut Barandiaran (kazetaria) izan ditugu solaskide.

Kilometroak: Gu ere Gattunk!

2015-10-04

Usurbilen ospatu da aurtengoan Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. 'Gattunk' lelopean ehunka herritarrek Udarregi Ikastolaren aldeko urratsak egin dituzte. Eguraldia lagun izan ez arren, giro ederra sortu da kaleetan, eta jaia nagusitu da. Lekukoa Bergarako Aranzadi Ikastolari eman diote usurbildarrek.

"Iruñea, izanaren hondamendia": eraitsi zutenekoa

2015-10-03

Iruñeak, nafar Estatuaren hiriburuak, ondarearen aurkako eraso anitz jasan ditu: arkitektonikoak, euskararen aurka, aztarnategi arkeologikoen aurka, Euskal Jai pilotalekua… "Iruñea, izanaren hondamendia" dokumentala Ruben Marcillak (Iruñea Pamplona Capital taldea), Nabarralde Kultur Ekimenak eta Eusko Kurtur Fundazioak egin zuten posible. Angel Rekalde Nabarraldeko kidearekin hitz egin dugu dokumentalaren inguruan.

Dokumentala: http://youtu.be/r24ilJfMFq0

 
bannerra

bannerra