Skip to main content
bannerra

Albisteak

Urkullu: "Urrats txikia, baina beharrezkoa da"

2014-02-21

Egiaztatze Batzordearen baieztapena erabateko armagabetzearen bidean urrats txikia baina beharrezkoa izan dela esan du Iñigo Urkulluk, Batzordearen lana berriz, fidagarria eta segurua dela esan du. Egiaztatze Batzordeareri babes osoa erakutsi dio Urkulluk, eta bere esku dagoena egiteko konpromisoa azaldu dio. ETAk egindako urratsa garrantzitsua dela onartu du baina beste agertoki bat nahi lukeela esan du, desarmatzea erabatekoa izango dena, hain zuzen ere.

"Euskararen bihozfera" abestiak alaituko du aurtengo Ibilaldia

2014-02-20

Ibilaldiak badu abestia. "Euskararen Bihozfera" kantuak alaituko du ekainaren 1ean Gernikako kaleetan ospatuko den Bizkaiko Ikastolen aldeko jaialdia. Jon Urriolabeitia eta bere lagun taldeak sortu dute abestia, zenbait musikariren laguntzarekin. Besteak beste, Gorka Leon, Jose Urruela eta Antton Uriarte musikariak izan ditu alboan. Nabarmendu dutenez, ska, reggea eta rock doinuak uztartzen dituen abesti oso alaia da. Dantzan egiteko oso aproposa.

Irrien Lagunak Klubak Irrizale sariak banatu ditu

2014-02-20

Irrien Lagunak Kluba duela hiru urte sortu zen Euskal Herria mailan haurren aisialdi gabeziaren aurrean. Urte hauetan asko garatu da proiektua eta egun Joxe Mari Agirretxek kluba pailazoak baino gehiago dela esan du. Aurrerantzean ere, erakunde eta udaletxeekin elkarlanean jarraitzeko beharra dagoela azpimarratu dute.

Ekhi tokiko txanpona martxan da

2014-02-19

Ekhi tokiko txanpona erabiltzeko moduan da. Asmoa da diruaren zirkulazioa murriztea, tokian tokiko enpresa, negozio eta gizarteen alde egiteko. Izan ere, diru horietan ordaindutako produktua txanpon hori onartzen duten hornitzaileak ordaintzeko erabiltzen da, tokian tokikoa beraz.

Jakin aldizkari eraberritua aurkeztu dute

2014-02-19

Pentsamendu eta kulturako aldizkaria, aldi berri batean sartu da. Aro modernora egokitu nahian bi euskarriei itxuraldatzea erabaki dute, bai paperezkoari eta baita webguneari ere. Aurten 58 urte beteko dituzte eta, urtemuga horrekin batera, Jakin-en gidaritza talde berri batek hartuko duen arren, ildo beretik jarraitzea da haien asmoa.

Palestinako errealitatea azalerazi nahi du bertan izan den euskal kultur ordezkaritzak

2014-02-19

Euskal Kulturgintzako ordezkaritza bat Palestinan izan da. Etengabeko giza eskubideen urraketak gertutik ikusi dituzte. Besteak beste, Israelek Palestinako kultura zentsuratu eta ukatzen duela azaldu dute gaur egindako agerraldian. Hamar eguneko bidaiaren ostean, salaketa hori Euskal Herrira ekarri eta Palestinaren aldeko lana burutuko dute.

 
bannerra

bannerra