Skip to main content
bannerra

Albisteak

EH Bilduk Kutxabank pribatizatzea egotzi dio EAJri

2014-05-08

Bilduren esanetan EAJk Kutxabanken pribatizazioari ateak ireki dizkio, PPrekin batera. Hasiera batean hitzartutako kontrol publikoa eta soziala alde batera uztea egotzi dio.

Udalbiltza eta EH 11 Kolore elkarlanean hasi dira

2014-05-07

Udalbiltzak hitzarmen bat sinatu du EH 11 Kolore elkartearekin. Honen bidez, diru-laguntza bat emango dio "Euskal Herri anitzarentzat adostasunak" deituriko ekimena bultzatu ahal izateko. Ekimenak hainbat helburu dauzka. Horien artean, herritar guztien eskubideen, betebeharren eta aukeren berdintasuna defendatzea da, haien jatorria edozein dela ere.

 

Gipuzkoako Aldundiak Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena jarri du martxan

2014-05-07

Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen aldiz jarri du martxan Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena, iaz Urola Erdian esperientzia pilotua egin ostean. Lurraldeko lau eskualdetan burutuko da ekimena: Urola Erdian, Oarsoaldean, Tolosaldean eta Bidasoaldean. Herritarrek 2 milioi euro zertan inbertitu erabakitzeko aukera izango dute.

Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatuko dute Ondarroan

2014-05-06

Maiatzaren 31an, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatuko dute Ondarroan egingo den manifestazioan. Hainbat sektoreetako norbanakoek larri dauden presoen egoeraz kezkatuta, manifestaziorako deialdia egin dute. Larriki gaixo dauden euskal presoak 11 direla gogorarazi dute, eta  hauen osasun txostenen atzean giza eskubideen urraketa dagoela salatu du Iera Arantzamendi Ondarruko "Iparra galdu barik" plataformako kideak.

Sortuk Bateragune auziko kideen askatasuna eskatu du

2014-05-06

Sortuk Bateragune auzian preso dauden kideen askatasuna eskatu du. Atzo Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiak inolako argudio juridikorik ez duela eta oinarrizko eskubideak urratzen dituela salatu du. PP eta PSOEren helburua bake prozesua deuseztea dela esan du, bakearen etsaiak direla. Hala ere, honek guztiak euskaldunei dagozkien eskubideen aldeko borroka ez duela geldituko gaineratu du.

Nazionalismoak alde batera utzita Europan ekonomiaz eztabaidatu behar dela uste du PSEk

2014-05-05

Rodolfo Ares PSE-EEko ordezkariak Europako hauteskundeen harira alderdi sozialistak jorratuko dituen ildo nagusiak azaldu ditu Bilbon egindako agerraldian. Bertan baieztatu duenez,  Europako hauteskudeetan ardatza eta eztabaidatu beharrekoa ez da nazionalistek planteatzen dituzten zatiketa eta hausdurak, neurri ekonomiko eta enplegua lortzeko politikak baizik. Horrez gain Europako hauteskunde kanpainak iraun bitarte PSOE alderdiak izango duen agenda aurreratu du Aresek. Ekimenak Donostian hasiko dituzte maiatzaren 10ean.

 

 
bannerra

bannerra